Albisteak

Atzealdea Edertasunaren inguruko tailer praktikoa izango da uztailean

Ikastaroa eskolan izango da

2015·05·31


Berrobi Biziak antolatuta edertasunaren inguruko ikastaro praktikoa izango da uztailean. Bi eguneko iraupena izango du eta Berrobiko eskolan izango dira bi saioak. Uztailak 8 eta 15ean izango dira saioak 16:00etatik 19:00etara.

Maider Almandoz eta Eider Ochandorena edertasun aholkulariak arduratuko dira ikastaroa emateaz.

Ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da www.berrobibizia.eus webgunean edo 943 683 294 telefono zenbakian.