Albisteak
2021·06·18
David de Miguel, Berrobiko alkateak, Juan Manuel Balerdi, Euskal Fondoaren zuzendariak, eta Fernando San Martin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza zuzendariak "exodo, buscar refugio entre el escombro" dokumental eta argazki erakusketa aurkeztuko dute datorren astelehenean, ekainaren 21ean, 19: 00etan, Berrobiko udaletxean. Ekainaren 21etik 28ra bitartean, argazki eta bideo erakusketa izango da ikusgai, Osoko Bilkura Aretoan eta helduen liburutegian, bigarren solairuan.
Argazki erakusketa Euskal Fondoa, Euskal Erakunde Lokal Kooperanteen Elkarteak, mailegatu du. Erakusketa 40 argazki ditu eta 10 minutuko dokumental baten proiekzioa, Andoni Lubaki, argazkilariak, eta Karlos Zurutuza, Jot Down aldizkariko nazioarteko saileko buruak eta hainbat libururen egileak egina.
Ezer baino lehen, argazki bildumak Siriako kurduen egoera erakusten du irudietan, joan den urrian Turkiak egindako azken militar-operazioaren ostean. "Bake iturria" izeneko operazioa kurdu-siriar milizien aurkako eraso militarra izan zen Sirian. Turkiak gutxienez lau hiri bonbardatu zituen Siria iparraldean, eta herritar zibilen artean biktimak izan ziren, ondorio humanitario larriak eraginez. Nazio Batuen Erakundearen arabera, operazio horren ondorioz, 200.000 pertsona kurdu baino gehiago daude desplazatuta egun. Are gehiago, operazio hori kezka handiz ikusi zuten Europako gobernuek.
Bestalde, "Fatma" izenburua duen dokumentalak Afrinekoa (Siria) den 22 urteko gazte unibertsitarioaren bizitza kontatzen du, eta margolaritzan ihesbide bat aurkitu duela azaltzen du hamar minutuko audiovisual batetan.
Azkenik, erakusketa eta dokumentala datorren astean ikusi ahal izango dira, ordutegi hauetan: astelehenean, hilak 21, 17:00etatik 19:00etara; asteartean, 22, 9:30etik 20:00etara; asteazkenean, 23, 9:30etik 14:00etara; ostegunean, 12, 9:30etik 20:00etara; ostiralean, 25, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Azken eguna ekainaren 28a izango da, astelehena, 9:30etik 14:00etara.
Berrobi, 2021eko ekainaren 18a