Noticias

Atrás Gizarte Larrialdietarako Udal Laguntzen Ordenantza Erregulatzailea. Behin betiko onespena.

Udalbatzak, 2026ko martxoaren 31n egindako bilkuran Gizarte Larrialdietarako Udal Laguntzen Ordenantza Erregulatzaileari hasierako onarpena eman zion.

09·07·2026


Gizarte Larrialdietarako Udal Laguntzen Ordenantza Erregulatzailea. Behin betiko onespena.

Udalbatzak, 2026ko martxoaren 31n egindako bilkuran Gizarte Larrialdietarako Udal Laguntzen Ordenantza Erregulatzaileari hasierako onarpena eman zion.

Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2026ko maiatzaren 6an argitaratu zen (82 zk.).

Arauzko jendaurreko informazio epean ez da erreklamazio edo oharpenik izan. Hori dela eta, Toki jaurbidearen oinarrien apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49 artikuluak xedatzen duenaren arabera, orain artean behin-behineko zen akordioa behin betikoa bihurtuko da.

Legearen 70.2 artikuluak xedatzen duenaren arabera, onartutako ordenantzaren testu osoa argitaratzen da, zehaztuz bere edukia Berrobiko Udalaren web orrian ere argitaratua dagoela www.berrobi.eus.

Administrazio-bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Bilbon egoitza duena, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.