Albisteak

Atzealdea

Begirale izan nahi zenuke udan?

1
Udan Berrobin begirale lanetan aritzeko jende bila dabiltza

2016·02·05


Ekintza Guraso Elkarteak eta Berrobiko Udalak, elkarlanean, herriko haur guztiei zuzendutako udako ludoteka antolatu dute. Ekainaren 27an hasi eta uztailaren 29 bitartean burutuko den ekimen honetan izango da zertan gozatua: jolasak, dinamikak, esku-lanak, kirolak, musika, dantza, sorpresak, eta askoz gehiago. Haur eta gurasoen beharretara neurri-neurrira egokitutako eskaintza duzu honakoa.

Haur-txokoa eta ludoteka Berrobiko San Andres Eskolan burutuko dira. Bazkaria Etxolan emango da. Haur bakoitzak bere etxetik ekarri beharko du jatekoa. Izen-ematea, ekainaren 3a baino lehen egin behar da Berrobiko Udal-bulegoetan.

1